Baztan-Bidasoko Baliabide Gida berritua aurkeztu dute

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 19a

Eskualdeko informazioa eguneratu dute 48 orrialdeko argitalpenean

Baztan-Bidasoko baliabide gida berritua argitaratu du Bertizko Partzuergo Turistikoak, informazioaren eguneratze lan bat egin ondoren, baliabide eta alojamendu berriak sartuz. Bidasoko Bide Berdea, Donejakue bidea, oinezko ibilbide balizatuak, GR desberdinak, Kontrabandisten bidea eta BTT ibilbideak azpimarratzen segitu dute, Baztan-Bidasoa osatzen duten herri eta bailaren informazioa emanez, herriena eta ondarearena.

Azaroaren 18an Zigako Etxezuria landetxean egindako aurkezpen ekitaldian, Emaldi Ereñok, Bertizko Partzuergo Turistikoaren izenean, ongi etorria eman du eta Hiruak Bat landa-etxe elkarteko presidentea den Mª Joxe Iparragirrek, Baztan-Bidasoko baliabide gidaren azalpena egin du.

Edukia eta diseinua aurreko urteetakoen ildoan joan dira. Aurkezpena eta zonaldearen kokapen bat, bailaren arabera ordenatutako inguruko herrien deskribapena, dagokien aktibitateen, naturguneen, dorretxeen, museoen, erakusketen, artisauen eta tradizioen informazioarekin. Ospakizun nagusien, artisau-lanen, oinezko ibilbide balizatuen, BTT ibilbideen eta establezimendu eta aktibitateen informazioa duen atal baten aukezpena, guztia, diseinu oso grafiko eta erakargarriarekin, argazki eta mapa aunitzekin.

Gidak, ferietan eta Turismo bulegoetan banatuko dira Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuaren bidez, baita zonaldeko eta inguruetako baliabide eta establezimendu nagusietan ere.

Gidak 48 orri ditu eta Euskara/gaztelerako 5.000 ale eta frantses/ingeleseko 3.000 ale argitaratu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun