ELA nagusitu da Lesakako Arcelor Mittaleko hauteskunde sindikaletan eta LAB Legasako lantegian

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 17a

Legasako lantegian launa ordezkari izanen dituzte LAB eta ELAk eta bakarra UGTk. Artxiboko argazkia

Lesakako lantegian 13 ordezkari aukeratu dituzte, 2010ean baino lau guttiago

Berriki, Arcelor Mittal enpresako Lesakako lantegian eta Legasako AMDS Processing lantegian hauteskunde sindikalak burutu dira. Lesakan, ELA sindikatua nagusitu da, orain arte gehiengoa zuen LABen gainetik eta Legasan LAB izan da garaile doi-doi.

Berriki, Arcelor Mittal enpresako Lesakako lantegian eta Legasako AMDS Processing lantegian hauteskunde sindikalak burutu dira. Lesakan, ELA sindikatua nagusitu da, orain arte gehiengoa zuen LABen gainetik eta Legasan LAB izan da garaile doi-doi.

Lesakako Arcelor Mittalen 13 ordezkari aukeratu behar zituzten langileen batzorderako, duela lau urte baino 4 guttiago. Horietatik 5 ELAkoak izanen dira (2010ean ere 5 zituen), 4 LABekoak (2010ean 6 zituen), 3 UGTkoak (2010ean baino 1 guttiago) eta CCOOko bat, 2010ean bezalaxe. Cuadros ez da oraingoan hauteskundetara aurkeztu.

Legasako AMDS Processing lantegian, berriz, 9 ordezkari hautatu behar ziren, duela lau urte bezalaxe, eta botu kopuruan LAB nagusitu den arren, orain arte zuen gehiago osoa galdu du. Izan ere, 51 boturekin lau ordezkari eskuratu ditu LABek eta 44 boturekin bertze horrenbertze delegatu izanen ditu ELAk. UGTk 14 botu eskuratu ditu eta ordezkari bakarra izanen du Enpresa Batzordean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun