‘Compartimos?’ eta ‘Zergatik ez!’ tailerrak eginen dituzte Donezteben azaroaren 19an

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 17a

Malerrekako Euskara Zerbitzuak prestatu du lehena guraso erdaldunendako eta euskararen erabilera sozialaren inguruan hausnartzeko bigarrena

Malerrekako Euskara Zerbitzuak bi tailer antolatu ditu euskararen erabilera eta sentsibilizazioa bultzatzeko. Nafarroako Euskaltzaleen Topaguneak emanen ditu azaroaren 19an, asteazkenean, eta Kataluniako Tallers per la llenguaren materialean daude oinarrituta.

Malerrekako Euskara Zerbitzuak bi tailer antolatu ditu euskararen erabilera eta sentsibilizazioa bultzatzeko. Nafarroako Euskaltzaleen Topaguneak emanen ditu azaroaren 19an, asteazkenean, eta Kataluniako Tallers per la llenguaren materialean daude oinarrituta.

Bertan parte hatzeko izena eman behar da: Malerrekako Euskara Zerbi­tzuan (948 451 746/ euskarazerb­itzua@malerreka.infolocal.org

 

Compartimos?

Seme-alabak D ereduan matrikulatuta dituzten guraso erdaldunendako prestatua, 75-90 minutuko iraupena du. Gaztelaniaz emanen da. Euskaraz ari­tzeko gaitasunik ez duten hiztun hauek euskararen normalizazioaren alde ere lan asko egin dute eta egin dezakete. Ohikoa da euskaraz ez dakiten gurasoek zenbait zalantza izatea, esaterako euskara jakin gabe, seme-alabari zertan laguntzen ahal dioten euskaldun oso izateko. Zalantza horiek argitzen lagunduko dugu tailer honen bitartez.

 

Zergatik ez?

Bi orduko iraupena duen tailerra, euskaraz emanen da eta euskararen erabilera sozialaren inguruan hausnar­tzeko saioa da. Euskararen aldeko argudioak eskaini nahi ditugu, hausnar­tzeko arrazoiak eta gakoak jorratu. Tailerraren helburuak honako hauek dira: guk, hiztun gisa, uneoro aukeratzen ditugun hizkuntza jarrerek duten eraginaz hausnar­tzea; euskararekiko ja­rrera baikorrak susta­tzea; euskararen errealitatearen eta etorkizunaren ikuspegi baikorra azaleratzea. Landuko diren edukiak anitzak dira, esaterako, hizkuntza aniztasuna, euskarak duen legezko markoa, zer gertatzen da hizkuntzak kontaktuan daudenean, euskarari buruzko zenbait datu, norberak euskararekin izan duen ibilbideaz hausnartzea, euskara erabiltzea zaila egiten zaigun egoerak identifikatzea, eta etorkizunerako proposamenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun