Kosmetika naturala ikastaroa antolatu du Bidazi elkarteak

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 14a

Azaroaren 29an eskainiko dute Alkaiagako egoitzan

Bidazi elkarteak Kosmetika naturala ikastaroa antolatu du azaroaren 29an, 10:00etan egoitzan. Zergatik kosmetika naturala, xaboi tailerra eta neguko ukendu eta olio tailerrak eginen dituzte. Partehartzaileek xaboi eta ukendu bana jasoko dute.

Ikastaroaren prezioa 7 eurokoa izanen da Bidaziko bazkideentzak eta 15 euro bazkide ez direnentzat. Leku mugatuak direnez, lehenbailehen eman behar da izena info@bidazi.org helbide elektronikoan. Informazio gehiago eta izen-ematea www.bidazi.org/kosmetikanaturala

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun