Doneztebeko Erreka Kirol Elkartearen Eguberriko Saski Paregabearen boletoak salgai jarriak dituzte dagoeneko Doneztebeko komertzioetan eta jokalarien bidez.
Beti bezala, saski bikaina osatu dute: Asteburuko ateraldia bi pertsonentzat, ordenadorea portatila, Mendi bizikleta, Telebista DVDrekin, Elgorriagako Balnearioan bi pertsonentzako bonoa bazkaria barne, ardoa, urdaiazpikoa, likoreak...
Gogoratu behar daEguberriko Saskia hagitz garrantzitsua dela Elkarteko iharduerak finantziatzeko. Zozketa abenduaren 19an izanen da, Erreka Kirol Elkartearen egoitzan, arratsaldeko 8etan.