Mendi bizikletan indartsu dabiltza gazteak

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 13a

Iturengo Javier Sein eta Sunbillako Herrera anaiak

Jakina da gure ingu­ruan mendi bizikletarako afizio handia dela eta batzuk, konpetizioan ere ari dira. Borroka horretan ari den belaunaldi berriaren ordezkari, Iturengo Javier Sein eta Sunbillako Eneko eta Koldo Herrera anaiak. Hiruak Diario de Nava­rra Openean ari dira, kategoria ezberdinetan. Iturendarrak, lesioengatik eta arazo mekaniko­en­gatik ez du suer­terik izan azken karreretan.

Sunbillako anaiei dagokienez, urriaren 26an Argedasen Enekok bos­ga­rren postua lortu zuen eta Koldo anaiak bigarrena. Azaroaren 2an Muniain de la Solanan postu berak lortu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun