Santa Katalinaren besta

Joana GUERENDIAIN 2014ko azaroaren 13a

Azaroaren 23an, igandearekin, Santa Katalina ospatuko da Saran. Meza santa Katalina kaperan emana izanen da betiko tenorean 10:30­ean. Ondotik, 11:30ean, auzoko aperitif eginen da eta 12:30ean bazkaria Baratxartea jatetxean.
 
Bazkarirako tokiak erre­serbatu behar dira 05.59.54.20.48 zenbakira deituz. Menua 29 eurotan da: Garbantzoak zerri muturki eta lukainkekin, Santa Katalinako tripotxak “bixi-bixi” saldarekin, ahate errea lapurdiko patatekin, eta desertan sagar hostore epela banilla izozkiarekin. Arratsaldeko 5etan Erlauntza eta Ortzaiztarrak abesbatzek kantaldi bat emanen dute santa Katalina kaperan, sartzea urririk.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun