Kabaret gaua aurkeztuko du Mike Angels konpaniak Lur Berri gelan

Joana GUERENDIAIN 2014ko azaroaren 13a

Azken uholdeen ondorioz kaltetutako Bankako artzain baten sustengatzeko antolatu dute gaualdia

Azaroaren 22an, larunbatarekin, Lur Berri gelan Mike Angels konpaniak kabaret bat aurkeztuko du. Konpania lau kantari eta da­ntzariz osatua da. Gaualdia 8etan hasiko da eta sar­tzea 10 eurotan izanen da. Bertan jatekoa (pintxoak) eta ostatu bat izanen dira. Gaualdia, azken uholdeen ondorioz kaltetutako Bankako artzain baten sustengatzeko antolatua da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun