Omiasaindu egunean 30.000 korrikalarik parte hartu zuten munduko maratoi haundienean New Yorken, hauen artean Mikel Guerendiain senpertarrak. Joan den ekainean Frantziako rugbi ohorezko promozioko xapelduna bilakatu zen eta orain Guerendiainek balentria berria egitea amesten zuen. Duela bi urte New Yorkerat joan zen jadanik baina orduan lasterketa jendetsu ikusgarria bertan behera gelditu zen Sandy ekaitzarengatik. Aurten aldiz, den dena nahi bezala iragan da eta bi lagun ondoan zituela, Estatu Batuetan egun hauetan egiten duen hotz haundian bortz orenez beha egon eta, lasterketan parte hartzeko parada izan zuen Mikelek. 4 oren 40 minuta eta 29 segunda behar izan zituen 42 kilometrak egiteko eta dioenez denetik sentitu zuen, «zoriona, sufritzea, ezin ahantziak diren sentsazioak». Indarrek noraino eramaten ahal zaituzten etxetik hain urrun ikustea gauza ederra dela azpimarratzen du Mikel Guerendiain rugbilari xapeldunak eta New Yorkeko maratoilariak.