Bitxikeria bezala definituko lukete batzuk, harrigarri bezala besteek. Kontua da herrian badela oilar berezi bat. Goizeko 6etan hasten da bere kontzertua eta gelditu gabe segitzen du bere kantu, oihu eta algarekin 14:00ak arte. Ordu pare batez atsedena hartzen du eta gero iluntzera arte segitzen du alaitzen, batez ere bere inguruan dauden oiloak.