Belate ingurua Kontserbazio Eremu Berezi izendatu du Nafarroako Gobernuak

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 13a

Anue, Basaburua, Baztan, Bertizarana, Donamaria, Eratsun, Esteribar, Ezku­rra, Beintza-Labaien, Lantz, Oiz, Saldias, Ultzama eta Urrozek hartzen duten Belate ingurua Kontserbazio Eremu Berezi izendatu du Nafarroako Gobernuak, azaroaren 5ean onartutako Foru Dekretu baten bitartez. 26.067 hektarea har­tzen dituen eremurako kudeaketa plana ere onartu dute dekretu horretan, bertako landaredia eta fauna zaindu asmoz.
 
Planaren helburu nagusiei dagokienez, pagadi eta hariztien hedadura handitu nahi dute, baina gaur egungo gaztainadi zaharrak ere mantenduz. Erreka eta erreka bazterren ingurumen kalitatea ere hobetu nahi dute eta zohikaztegien, pu­tzuen eta enbaltseen kontserbazio egoera hobetzeko asmoa dute.
 
Faunari dagokionean, bertako karramarroen kolonizazioa bultzatuko da ho­rretarako egokiak diren eremuetan eta mehatxupean dauden intsektu espezieak biltzen dituzten eremuak identifikatuko dira. Okil gibelnabar eta okil beltzaren­tzat ere kontserbazio neurriak hartu nahi dituzte eta saguzarren kasuan, uma­tzen eta elikatzen diren eremuen baldin­tzak hobetzeko asmoa dute.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun