Haurrendako jostetalekua

Joseba URROTZ 2014ko azaroaren 13a

Jolasleku dotorea dute orain herriko haurrek. Joseba URROTZ

Herriak zelai gutti ditu, leku libre aunitzik ere ez dago, baina aurkitu da xoko bat haurren­tzat jostaleku ttiki bat egiteko, xalontxin eta txirristan ibiltzeko, zola xamurrarekin eta koloretako hesiarekin.
 
Aitzinera akaso ber­tze "atrakzio"ren bat ere sartuko da. Argazkian hutsa dago, umeak eskolan baitziren, baina eguraldi onarekin ha­rrera ona du, herrira ailegatu orduko han sar­tzen baitira!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun