Ailegatu da ordua, aspaldi hasi ziren asmo haiek gauzatzekoa: gestioak udalaren aldetik, proiektua egitea… eta azkenik hasi dira lanak. Herriaren beheko aldean Xokoerreka inguruan, belagitxo bati zati bat kendu eta paretatzarrak egiten ari dira araztegi berria kokatzeko. Aitzineko ale batean adierazi bezala, egunean 37 metro kubiko ur zikin bideratuko ditu. Mariezkurrena Eraikuntzak enpresa da lanen egilea. Negu itxura hartu duen eguraldiak utziko al du tarterik lanak lehenbailehen akitzeko.