Gaztelaniako klaseak antolatu ditu Malerrekako Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuak. Bidelagun elkarteko hiru bolondresek ematen dizkiete astean bi egunez. Osotara hemezortzi ikasle ari dira. Gaztelania ikasteaz gain, gune hau bultzatu nahi du Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuak kultura ezberdinak dituzten pertsona hauek harremanetan jartzeko, elkarren berri izateko eta hemengo kultura eta bizimodura egokitzeko. Beraz, klaseaz haratago elkarbizitza, kultura ezberdinen arteko trukaketa… ikasgai izanen dute bertan dauden portugaldarrek, sahararrek, errumaniarrek, marokoarrek, senegaldarrek eta brasildarrek.