Maria Jesus Petrikorena aritu da urte osoan errotan lanean, baina Nafarroako Gobernuak subentzionatutako kontratua bukatu zaio. Orain, urtea bukatu arte Edorta Murua ariko da, udalaren kontura. Astelehen eta asteartetan itxia egoten da eta asteazkenetik igandera 11:00etatik 14:00etara egoten da zabalik.