Pulunpa eskolakoak lehen hiruhilabetean jo eta su dabiltza gisa guzietako ikasgaietan. Burubelarri: irakasleak erakusten eta ikasleak ikasten. Jadanik lehen ateraldia ere burutu dute. Ez ziren urrutira joan, baina urrian izan zen eguraldi bikaina probextuz herriko xoko polit bat bisitatu zuten. Mendaurko mendi puntara igo ziren koxkorrenak eta enbalseetan eguna emanez, bai umeek baita gaztetxoek ere ederki pasatu zuten. Bertzalde Pulunpa eskolan irakasle lanetan ari den Iera urrian ezkondu zen Mikelekin. Pulunpako irakasle, ikasle eta gurasoak Leitzan izan ziren bikoteari sorpresa emateko asmoz, baita lortu ere! Joaldun haundi eta ttikiak hurbildu ziren eta joare soinuak zabaldu zituzten Leitzako kaleetan, beraiengana hurbiltzea lortu zuten arte!!