Urteak daramatza herrian lanean Ibintza Dantza taldeak. Adin desberdinetako neska-mutilak aritzen dira bertan ikasten eta gero han eta hemen erakusten dituzte urte osoan zehar ikasitakoak. Dantza saioak eskaini ahal izateko, hainbat eta hainbat hilabetez Izaskun, Nahia eta Aitziber irakasleak euskal dantza berriak eta koreografiak ikasten aritu dira. Aurtengo ikastaroak hasiak dituzte dagoeneko. Beraz, nahi duenak dantza munduan sartu, arduradun edo irakasleekin harremanetan jarri beharko du. Betiko egun eta orduetan aritzen dira, Aurten, gainera, taldetxo berri bat ere osatu dute, 4-5 urteko haurrak dantzak ikasten hasiko baitira.