Udazkeneko lehen egunetan uda giroan ginela irudi zuen, jendea kanpoko lanetan ederki ari zen eguraldi ona probextuz. Orain euria eta hotza hasi denean, jendea kanpoan ibiltzen da ateruneak edo tarteka ateratzen den eguzkia probextuz. Etxeetako tximinietatik kea ateratzen hasia da, suaren garrak etxeak eta ipurdiak ederki goxatzen dituen bitartean.
Dena den, barnean goxokian ikasteko eguraldi polita da. Aurreko aleetan ikastaro batzuen berri eman genuen, hala nola kenpo kai, joskintza, zumba, pandero eta trikitixa ikastaroak. Ikastaro hauek martxan daude eta azken egunetan bertsolaritza eta dantza ikastaroak ere hasiak dira.