Santi San Miguel bigarren Lizuniagan

Marga ERDOZAIN 2014ko azaroaren 13a

Urriaren 25an Beran ospatu zen  XXXIV. Lizuniagako Igoeran  Santi San Miguel, Errekako korrikalariak bigarren postua eskuratu zuen 17:56 minutuko denbora bikaina lortuz, Unai Santamaria irabazlearengandik 2 segundora. Horretaz gain, azpimarratu behar da Santik beteranoetan lehendabiziko postua eskuratu zuela. Ikusgarria izanen da Santiren  bitrina txapelaz betea baita arkona ere, hamaika txorizo, gazta eta urdaiazpiko irabazi dituen korrikalaria baita.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun