Haurrendako lehendabiziko meza ospatu zen urriaren 26an elizan. Haur eta guraso andana egon ziren eta polita izan omen zen meza. Hilabeteko azken igandean izanen da haur meza Sunbillan. Honekin lotuta, aipatuko dugu azaroaren 1ean goizeko 10etan izan zela meza eta azaroaren 2an berriz hilerrian goizeko 9:30ean bertan hilobiratuta dauden guztien omenez.