Iaz bezala, Yoan ileapaindegiak ANFASelkarteari laguntzeko eguna plantatu du. Honela, azaroaren 22an, 15:00etatik 20:00etara lortzen den diru guztia ANFASendako izanen da. Orrazketa eta makillajea edo manikuraren truke 20 euro ordaindu beharko dira eta gizonezkoen ile mozketarengatik 10 euro.
Modu berean, zozketatu dituzten Aspe, Osasuna, Erreala eta Athletic-eko sinatutako kamisetak ere orduan banatuko dituzte. Kamiseta horiek lortzeko boletoak euro batean salgai daude Yoan ileapaindegian, Xuga, Errekalde eta Auzoa ostatuetan eta Lesakako egoitzan, edo 636 804504 telefonora deituz. Zozketa azaroaren 14an eginen da eta hilaren 22an banatuko dituzte sariak Yoan-en.