Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketa erabakiko da Doneztebeko ferietan

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 12a

Finalean ariko diren bortz aizkolariak, Elizondo kanporaketa saioan txartela lortu ondotik. Artxiboko argazkia

Mieltxo Mindegia zubietarra eta Asier Pellejero aresoarra izanen dira eskualdeko ordezkariak

Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketaren finala jokatuko da azaroaren 14ean, ortziral arratsaldeko 5:30etik aitzinera Doneztebeko udal pilotalekuan.

Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketaren finala jokatuko da azaroaren 14ean, ortziral arratsaldeko 5:30etik aitzinera Doneztebeko udal pilotalekuan.

Bortz aizkolari aurrez aurre arituko dira garaipena eskuratzeko lehian. Tartean eskualdeko bi ordezkari izanen dira, Mieltxo Mindegia zubietarra eta Asier Pellejero aresoarra. Hauekin batera Iker Vicente (Otsagi), Aitor Senosiain (Olague), eta Goizeder Belza (Etxarri-Aranatz) arituko dira lehian. Egin beharreko lanak hauek izanen dituzte: bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat. Lehenengo bi sailkatuak mailaz igoko dira. 15 euro ordaindu beharko dira sarreragatik.

 

Inaxio Perurena harriekin

Aizkolarien ondotik Inaxio Perurenak harrijasotze erakustaldia eskainiko du. Hasteko, 200 kilokoari bi altxaldi, 250 kilokoari altxaldi bat eta 270 kilokoari altxaldi bat. Segidan, 200 kilokoari altxaldi bat eginen dio esku bakarrekin eta bukatzeko 111 kiloko bolarekin saioa eskainiko du.

Honela, ohikoa denez, Doneztebeko feria egunerako herri kirol jaialdi bikaina osatu du aurten ere Nafarroako Herri Kirol Federazioak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun