Eskualdeko 209 lagunek egin dute Behobia-Donostia lasterketa

Ttipi-Ttapa 2014ko azaroaren 11

Horietatik 44 dira emakumezkoak eta 165 gizonezkoak

44 emakumezko eta 165 gizonezko dira lasterketa ezagun honen 50. edizioan parte hartu dutenak. Horien artean, denborari begiratuz, Santi San Miguel Alzugarai doneztebarra (01:10:03) izan da bizkorrena eskualdeko korrikalarien artean. Herriz herri, Berak izan du parte-hartzerik haundiena, 36 lasterkarirekin.

Azaroaren 8an egin zen Behobia-Donostia lasterketa ezagunaren 50. edizioa eta milaka eta milaka partehartzaileren artean, 209 izan ziren eskualdetik joandakoak. Horietatik 165 gizonezkoak izan ziren eta gainerako 44ak emakumezkoak. Denborari begiratuz, Santi San Miguel Alzugarai doneztebarra (01:10:03) izan zen bizkorrena eskualdeko korrikalarien artean.

Herriz herri, ondoko hauetako lasterkariak izan ziren 209 horien artean: Amaiurtik 5 lagun (4 gizonezko eta emakumezko 1), Arantzatik 5 (gizonezkoak), Aresotik 2 (gizonezkoak), Arizkundik 4 (gizonezkoak), Arraioztik 2 (emakumezko eta gizonezko bana), Azkainetik 22 (18 gizonezko eta 4 emakumezko), Beintza-Labaiendik 1 (gizonezkoa), Beratik 36 (14 emakumezko eta 22 gizonezko), Doneztebetik 8 (gizonezkoak), Elbetetik 3 (gizonezkoak), Elgorriagatik 1 (gizonezkoak), Elizondotik 26 (24 gizonezko eta 2 emakumezko), Erratzutik 1 (gizonezkoa), Etxalartik 6 (hiruna emakumezko eta gizonezko), Goizuetatik 3 (gizonezkoak), Iruritatik 3 (gizonezkoak), Igantzitik 4 (bina gizonezko eta emakumezko), Iturendik 4 (3 gizonezko eta emakumezko 1), Legasatik 2 (gizonezkoak), Leitzatik 10 (2 emakumezko eta 8 gizonezko), Lekaroztik 2 (gizonezko eta emakumezko bana), Lesakatik 23 (19 gizonezko eta 4 emakumezko), Narbartetik 4 (bina gizonezko eta emakumezko), Oronoztik 2 (gizonezkoak), Saratik 5 (3 gizonezko eta 2 emakumezko), Senperetik 12 (4 emakumezko eta 8 gizonezko), Sunbillatik 8 (zazpi gizonezko eta emakumezko 1), Urdazubitik 1 (gizonezkoa), Urroztik 1 (gizonezkoa), Zigatik 1 (gizonezkoa) eta Zubietatik 2 (gizonezkoak).

Datu hauek Behobia-Donostia lasterketaren web orri ofizialetik hartutakoak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun