Solaslaguna egitasmoaren aurkezpen merenduak eginen dituzte aste honetan eskualdean

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 11

Asteazkenean Donezteben, ortzegunean Lesakan eta ortziralean Elizondon

Solaslaguna egitasmoaren ikasturte berriari hasiera emateko aurkezpen merenduak eginen dituzte aste honetan Donezteben, Lesakan eta Elizondon. Azaroaren 12an, asteazkenean 19:00etan Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan izanen da; azaraoren 13an, ortzegunean 19:00etan Lesakako Matxinbeltzenean eta azaroaren 14an, ortziralean 19:00etan Arizkunenean.

Solaslaguna egitasmoaren ikasturte berriari hasiera emateko aurkezpen merenduak eginen dituzte aste honetan Donezteben, Lesakan eta Elizondon. Azaroaren 12an, asteazkenean 19:00tan Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan izanen da; azaraoren 13an, ortzegunean 19:00etan Lesakako Matxinbeltzenean eta azaroaren 14an, ortziralean 19:00etan Arizkunenean.

Dagoeneko martxan da Solaslaguna egitasmoa. Parte hartu nahi izanez gero edo bertzerik gabe gehiago informatu, aurkezpen hitzaldira eta ondoren eginen den luntxera joatea bertzerik ez dago, ekitaldi irekia baita.

Malerrekako, Bortzirietako eta Baztango Solaslaguna 2007an sortu zen. Solaslaguna programan euskarazko mintzamena hobetu nahi duten hiztunak, txukun hitz egiten dutenekin elkartzen dira talde txikietan (normalean launaka edo bosnaka), astean behin eta gutxienez ordu betez. Dagoeneko 90 solaslagun inguru badira egitasmo honetan parte hartzen

Solaslaguna bezalako programetan parte hartzen dutenek euskara maila hobetzeaz gain, gehiagotan erabiltzen dute eta ongi pasatzen dute, saioetan oso gustura egoten direla aipatzen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun