640 kiloz beheitiko txapela jantzi ondotik, 600 kiloko Nafarroako sokatira txapelketari ere indartsu ekin dio Lesakako Beti Gazte taldeak. Arzaroaren 16an, igandean jokatutako lehen jardunaldian tiraldi guziak irabazi zituen (4 puntu). Amaiur bigarren izan zen (3 puntu), Berriozar hirugarren (2 puntu) eta Txantrea laugarren (puntu 1).
550 kiloko txapelketa mistoko lehen jardunaldian, berriz, Berriozar nagusitu zen (3 puntu), Amaiur (2 puntuI eta Txantrearen (puntu 1) aitzinetik.
Datorren larunbatean, azaroaren 22an, pisu hauetako bigarren eta hondar jardunaldiak jokatuko dira Lakuntzako pilotalekuan, arratsaldeko 7etatik aitzinera.