Harri txikien Euskadiko harri-jasotze txapelketa jokatuko da azaroaren 9an, igande arratsaldeko 6etan Gipuzkoako Aiako probalekuan. Alde batetik absolutoa jokatuko da eta bertzetik, 80 kiloz azpikoa. Azken honetan, Josetxo Urrutia leitzarra ariko da.
Leitzarrarekin batera, Jagoba Otaegi eta Urtzi Telleria gipuzkoarrak lehiatuko dira kategoria horretan. Kategoria absolutoan, berriz, Inhar Urruzuno bizkaitarra eta Izeta III eta Iñigo Eizagirre gipuzkoarrak ariko dira.
Bi kategorietan harri berekin lan egin beharko dute harrijasotzaileek. 100 kiloko bola, 112,5 kiloko kubikoa, 125 kiloko zilindrikoa eta 125 kiloko laukizuzena.
Aurten ez da Aimar Irigoien lehiatuko eta beraz, txapeldun berria izanen da, errezildarrak azkeneko hiru txapelketak irabaziak baitzituen