Ekoizle, dendari eta ostalarien topaketa antolatu du Cedernak azaroaren 11n Donezteben

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 7a

Asteazkenean 10:00etatik 13:00etara Herriko Ostatuan

"Interes komunak merkaturatzeko zirkuitu laburretan" izenburupean ekoizleek, dendariek eta ostalariek topaketa eginen dute Doneztebeko Herriko Ostatuan azaroaren 11n, asteazkenean 10:00etatik 13:00etara, Cederna-Garalur elkarteak antolatuta.

"Interes komunak merkaturatzeko zirkuitu laburretan" izenburupean ekoizleek, dendariek eta ostalariek topaketa eginen dute Doneztebeko Herriko Ostatuan azaroaren 11n, asteazkenean 10:00etatik 13:00etara, Cederna-Garalur elkarteak antolatuta.

Jardunaldiaren helburua elkarrekin lan egitea da, eta dendariei eta ostalariei laguntzea merkaturatzeko zirkuitu laburrak (MZL) duen balioa identifikatzen. Horretarako, foro bat proposatzen duten. Horretan, ekoizleak, ostalariak eta dendariak elkartuko lirateke eta elkarrekin hausnartuko lukete guztientzat MZLri balioa emateak duen interesari buruz. Dendariak eta jatetxeak nahitaezkoa dute ikustea tokiko produktuaren alde egiten duten ahalegina bezeroek ontzat ematen dutela. Modu berean, lan estrategikoa egin nahi da, «harreman profesionalen sare» bat lortzeko.

María Olartek emanen du saioa. Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna da, pedagogia espezialitatean. Didaktika-metodologian eta hezitzaileen prestakuntzan aditua ere bada.

Izen-emateak: info@cederna.es, tel 948 206697.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun