Esku artean dituen proiektuetarako dirua biltzeko crowdfunding kanpaina abiatu du Damba musika taldeak

Ttipi-Ttapa 2014ko azaroaren 7a

Damba taldearen kontzertu bateko irudia.

Kuban eta Latinoamerikan bira egin nahi dute 2015eko maiatzean eta horrekin batera, disko berria grabatu Kubako artista ospetsuenekin

Proiektu berria eta haundia du esku artean Damba musika taldeak. Alde batetik, Kuban eta Latinoamerikan bira egin nahi du 2015eko maiatzean eta horrekin batera, disko berria grabatu nahi du Kubako artista ospetsuenekin. Eta horretarako prestatu du diru bilketa kanpaina. Azaroaren 10etik abenduaren 20ra arte izanen da diru-ekarpena egiteko aukera.

Proiektu berria eta haundia du esku artean Damba musika taldeak. Alde batetik, Kuban eta Latinoamerikan bira egin nahi du 2015eko maiatzean eta horrekin batera, disko berria grabatu nahi du Kubako artista ospetsuenekin. Eta egitasmo horretarako dirua biltzeko crowdfunding kanpaina abiatu dute.

Guttienez 4.000 euro behar dituztela adierazi dute taldetik eta norbaitek laguntza eman nahiko balu, azaroaren 10etik abenduaren 20ra bitartean izanen du aukera, hemen. Aipatu, Euskal Herriko eta Kubako musikariak biltzen dituela Damba taldeak eta hiru direla taldean ari diren eskualdekoak: Estitxu Pinatxo beratarra, Kristian Amorena saratarra eta Josu Erbiti leitzarra.

Danba taldeak egin duen bideoaren esteka ikusteko hemen egin dezakezue.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun