Belate ingurua Kontzerbazio Eremu Berezi izendatu du Nafarroako Gobernuak

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 7a

Bertako landaredia eta fauna zaindu asmoz 14 udalerri hartzen dituen eremurako Kudeaketa Plana ere onartu dute

Anue, Basaburua, Baztan, Bertizarana, Donamaria, Eratsun, Esteribar, Ezkurra, Beintza-Labaien, Lantz, Oiz, Saldias, Ultzama eta Urrozek hartzen duten Belate ingurua Kontserbazio Eremu Berezi izendatu du Nafarroako Gobernuak, azaroaren 5ean onartutako Foru Dekretu baten bitartez. 26.067 hektarea hartzen dituen eremurako kudeaketa plana ere onartu dute dekretu horretan, bertako landaredia eta fauna zaindu asmoz.

Planaren helburu nagusiei dagokienez, pagadi eta hariztien hedadura handitu nahi dute, baina gaur egungo gaztainadi zaharrak mantentzea ere. Erreka eta erreka bazterren ingurumen kalitatea ere hobetu nahi da, landaredi arrotza murriztuz. Hezeguneei dagokienez, zohikaztegiak, putzuak eta enbaltseen kontserbazio egoera hobetzeko asmoa dute.

Faunari dagokionean, bertako karramarroen kolonizazioa bultzatuko da horretarako egokiak diren eremuetan eta mehatxupean dauden intsektu espeziak biltzen dituzten eremuak identifikatuko dira. Okil gibelnabar eta okil beltzarentzat ere kontserbazio neurriak hartu nahi dituzte eta saguzarren kasuan, umatzen eta elikatzen diren eremuen baldintzak hobetzeko asmoa dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun