San Martin bestetako egitarau zabala prestatu dute aurtiztarrek

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 6a

Mus txapelketa astelehen gauean jokatuko dute. Utzitako argazkia

Ortziral eguerdiko aizkora apustuarekin hasi eta astearte arratsaldeko tortilla eta postre lehiaketarekin akituko dute

San Martin bestak ospatuko dituzte azaroaren 7tik 11ra Aurtitzen. Ortziral eguerdiko aizkora apustuarekin hasi eta astearte arratsaldeko tortilla eta postre lehiaketarekin akituz, egitarau zabala izanen dute.

San Martin bestak ospatuko dituzte azaroaren 7tik 11ra Aurtitzen. Ortziral eguerdiko aizkora apustuarekin hasi eta astearte arratsaldeko tortilla eta postre lehiaketarekin akituz, egitarau zabala izanen dute.

 

ORTZIRALA, AZAROAK 7

• 12:00etan aizkora apustua.

• 13:00etan herriko festei hasiera ematen dien txupinazoa eta ondotik herriko txistulari eta trikitilariekin herriari itzulia.

• 14:00etan Herri bazkaria elkartean Alaia Martin eta Ander Lizarralde bertsolariekin eta akordeoilariarekin kantu xaharrak eta dantzak.

• Arratsalde eta gauean dantzaldia akoedeoilariarekin.

• 21:30ean Abarun aterpetxean zopak emanen dira.


LARUNBATA, AZAROAK 8

• 10:00etan kalejira herriko txistulari eta trikitilariekin.

• 12:00etan herri kirolak herriko gazteen artean.

• 17:00etan Mendaur trikitixa eskolaren jaialdia (Aurtitz, Legasa, Sunbilla, Oronoz-mugairi eta Arizkungo eskoletako ikasleek parte hartuko dute).

• 00:30etik aurrera Estu&Larri taldearekin dantzaldia eta ondotik gaupasa Trikidantz taldearekin.


IGANDEA, AZAROAK 9

• 10:00etan kalejira herriko txistulari eta trikitilariekin. Goizean Malerreka Trukerrekaren eskutik artisau azoka eginen da.

• 17:00etan Ibintza taldeko dantzarien erakustaldia.

• Arratsalde-ilunabarrean dantzaldia.


ASTELEHENA, AZAROAK 10

• 10:00etan kalejira herriko txistulari eta trikitilariekin.

• 12:00etan gazteen artean jokatutako pilota txapelketako finalak.

• 13:30ean haurren bazkaria.

• Goiz-arratsaldez haur jokoak.

• Ilunabar-gau partean mus txapelketa.


ASTEARTEA, AZAROAK 11

• 10:00etan kalejira herriko txistulari eta trikitilariekin.

• 12:00etan Meza Nagusia San Martin elizan.

• 13:00etan Abarun aterpetxean herritarrendako luntxa.

• Arratsaldean tortilla eta postre lehiaketa, bestak akitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun