Malerreka Kantuz Saldiasera ailegatuko da azaroaren 8an

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 5a

Musika eta kantu giroa izanen da Saldiasen larunbat eguerdian. Artxiboko argazkia

Larunbatean 12:00etan plazatik abiatuta

Malerrekako Euskara Batzordeak antolatzen duen Malerreka Kantuz saioa Saldiasera ailegatuko da azaroaren 8an. Hain zuzen, larunbat eguerdian gelditu dira musikari eta kantariak plazan.

Malerrekako Euskara Batzordeak antolatzen duen Malerreka Kantuz saioa Saldiasera ailegatuko da azaroaren 8an. Hain zuzen, larunbat eguerdian gelditu dira musikari eta kantariak plazan.

Malerreka Kantuz hilabeteko lehenengo larunbatean egin ohi da, baina azarokoa Domisaindu Eguna suertatu denez, bigarrenera pasatu dute. Saioak Malerrekako herri guztietan egiten dituzte, hilero herri ezberdinetan. Musikaren laguntzaz kantuan aritu eta gero herriak hamaiketako xume bat eskaintzen die bertaratuei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun