Baso lanetarako diru laguntza deialdia ateratzeko eskaria aurkeztu dute eskualdeko 17 udalek

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 30a

Eskualdeko ordezkariek Iruñean aurkeztu dituzte eskariak. Utzitako argazkia

Nafarroako Gobernuak ez du oraindik basoetan hobekuntza lanak egiteko dirulaguntza deialdirik atera. Ho­rren ondorioz, eskualdeko zenbait­ udalek salatu dute ezinezkoa zaiela «mendi eta basoetan egin beharreko hobekuntzak egitea  eta bes­te kasu batzuetan kalteak eragin ditu». Egoera salatu eta irtenbide eske, Nafarroako udalerri desberdinetako 70 alkatek (eskualdean 17k) manifestu eta eskaera bat sinatu dute eta Nafa­rroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Tokiko Administrazioko Departamenduan aurkeztu dute. Idatzian adierazi dute «basoak egoki manten­tzeko udalek diru laguntza hauek jasotzeko aukera izatea ezinbestekoa» dela, «basoen geroa eta iraunkortasuna mantendu ahal izateko eta aurreko urtean egindako inbertsioak manten­tzeko». Udalek gastu hauei beren kabuz ezin dietela au­rre egin azaldu dute eta laguntzak ahalbidetu ezean «lanak egiteko gaitasunik ez dutela izanen udalerri askok». Gaineratu dute «gure herrialdeko garapen sozioekonomikoan atal garrantzitsua» betetzen duela basogintzak eta lanpostu ugari sortzen dituela». Egoera hau izanik,  2014rako Toki Entitateentzako Baso Lanetarako Laguntza deialdi berria ­«bereahala ateratzeko» eskatu dute.   

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun