Atsekabeturik zeuden urriko lehen hamabostaldian ehiztariak. Usoren bat ikusia zuten, baina oso urrun. Esaten zutenez, izan zitekeen usoen hegoalderako migrazioa atzeratu izana Europa iparraldean oraindik eguraldi goxoa dutelako. Baina urriaren 19tik aurrera aldatu ziren kontuak eta orain pozik dabiltza ehiztariak. Badirudi hasiak direla usoak hegoalderako bidea hartzen eta Ezkurrako ehiztariak ari dira lanean.