Elizaren zaharberritze lanean hasiak dira Betilan enpresako langileak. Hain zuzen, eskola zaharraren teilatua eta fatxada ere moldatu zituen enpresa honek. Oraingoan, teilatuaren goiko aldea berritu behar zuten, baina garai batean hilerria zen eliz atarikoa ere egingo dute. Duela urte batzuk teilatu berria jarri zen, baina itogin batzuk kendu behar dira.
Duela denbora batetik hona, eskuzkoa ordezkatu zuen erloju elektronikoa martxan dabil, Nafarroako Kutxaren Zuk aukeratu, zuk erabaki programari esker jarri zena. Radio Parisera konektatua dago, orduak xuxen emateko.