Hameka jatetxek parte hartuko dute ehizari buruzko jardunaldi gastronomikoetan

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 30a

Iciar Mikelperizenaren lanak apainduko du informazio orria. Artxiboko argazkia

Bertizko Partzuergo Turistikoak antolatu ditu 22. urtez

Bertizko Partzuergo Turistikoak antolatuta, Baztan, Malerreka eta Bortzirietako hameka jatetxek parte hartuko dute aurten Baztan-Bidasoko Ehizari buruzko 22. jardunaldi gastronomikoetan. Gure inguruan ehizatutako jakiak beteko dituzte jatetxetako eltzeak. Dagoeneko egutegian finkatua dagoen ekimena urriaren 27an hasi zen eta abenduaren 1era arte iraunen du. 
 
Hauek dira ehizari lotutako menu bereziak eskainiko dituzten jatetxeak: Almandozko Beola, Arantzako Aterpe eta Burlada, Arizkun­go Ordoki, Berako Zalain, Donamariako Benta, Elbeteko posada, Etxalarko Benta hotela, Iruritako Olari, Oizko Posada eta Oronoz-Mugairiko Urgain. 
 
Urteroko moduan informazio eta orriak eskualdeko margolari baten ilustrazio berezi batekin apaindu dituzte. Oraingoan, Iciar Mikelperizenaren La sorpresa del doblete margolana agertzen da. 
 
Urriaren 29an, asteazken eguerdian egitekoa zen aurkezpena Oizko posadan. Emaldi Ereño, Bertizko Par­tzuergo Turistikoko kudeatzailea; Ruben Garate, Jatetxeen Elkarteko lehendakaria eta Iciar Mikelperizena margolaria izan ziren ekitaldian.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun