Donezteben ospatu zen Arkupeak Elkartearen eguna urriaren 16an. Ohikoa denez, omenaldietarako tarterik ere izan zen meza ondotik. Platinozko Ezteiak ospatzen zituen bikote bat (Hondarribiko Luis Sorzabalbere eta Trinidad Arruabarrenak 60 urte bete dituzte ezkondurik), Urrezko Ezteiak ospatzen zituzten 10 bikote eta 85 urte bete dituzten 31 bazkide omendu dituzte. Ederki bazkaldu zuten kiroldegian eta musika eta dantza artean akitu zuten bere egun berezia.
BENIDORMERA BIDAIA
91 elkartekide Benidormen izan dira irailaren 29tik urriaren 11ra arte. Bi hoteletan hartu dute ostatu, 51k Poseidonen eta 40k Bristol hotelean. Aurreko urteetan Fenicia hotelean hartu izan dute ostatu eta aldaketa ona izan dela aipatu dute, instalazio hobeak dituelako honek. Eguraldia ere lagun izan zuten, urriaren 5ean izan ezik, ekaitza lehertu baitzen. Hala ere, ordu erdira barealdia etorri zen eta berriro hondartzaz gozatzeko aukera izan zen. Bidaiarien artean, 23 elkartekide Gudalest herria ezagutzera joan ziren. Herri honetara sartzeko, harrian egina dagoen ate bat pasatu behar da eta inguruko ikuspegia nahiz museoan jarria duten 12.000 kiloko jaiotza ere ikusgarriak dira. Palop herriko bixita ere interesgarria izan zen, plaza inguratzen duten 221 itturri baititu. Batzuk itsasontzia hartu eta Calpera joan ziren, Ifach-eko haitza ikustera.
SANTIAGO BIDEA
Hamabi elkartekidek osatutako taldeak Santiago Bidea osatu dute. Irailaren 26an bukatu zuten azken etapa. Egiaztagiriak jaso ondotik katedralera joan ziren Santiago besarkatzera eta botafumeiroaren ikuskizunaz gozatzera. Beste taldeak Foncebadonen bukatu zuen ibilbidea eta heldu den urteko maiatzetik aurrera egingo ditu falta zaizkion bederatzi etapak.
IKASTAROEN HASIERA
Urriaren 1ean, hasi dira Leitza, Bera, Doneztebe eta Elizondoko informatika ikastaroak.