Joaldunaren irudia urki enborrean pazientziaz eta txukun landu du Migel Arregi herritarrak

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 30a

Joaldunaren irudia urki enborrean pazientziaz eta txukun landu du Migel Arregi herritarrak

Duela 16 urte hasi zen Iriarteko Migel Arregi egurra lantzen, jubilatu zenean, «denbora pasa». Hainbat lanen artean, iaz Mikel Aingeruaren irudia egin zuen. Orain, Zubietako joalduna atera du urki enborretik, urte erdiko lanaren ondotik.
 
Mikel Arregik koadroak, erlojuak, hautsontziak... lan saila egin ditu, baita 13,5 metroko egurrezko kate bat ere. Denak ere etxerako edo oparitzeko landu ditu, eta ez saltzeko. Orain­goan, oraindik lan handia egin behar izan du urki enborretik joaldunaren irudia ateratzeko. Izan ere, xehetasun guztiak zaindu ditu eta Zubietako joaldunek gerrian lotzen duten ardila­rruko ileak ere urki enborretik atera ditu, banan-bana. Ttuntturruko zintak irudikatzen dituzten xaflak, azotea eta lepoko zapia, berriz, gaztainarekin egin ditu. Apiril-maiatzean gogoratu zi­tzaion lan honetan hastea, «hiru semeak joaldunak ditut eta haientzako oroigarri gisara». Lanari lotu eta «egun batzuetan zortzi orduz, besteetan ordu erdi bat…» pazientziaz eta txukuntasunez landu du joalduna. Aurrera begira, zail ikusten du halako lan luzeetan aritzea, «bizkarrerako eta bistarako ez da batere ona», aipatu digu. Baina zura lantzen eta lan ttikiagoetan segitzeko asmoa du Arregik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun