Euskararen Eguna giro ederrean joan da aurtengoan ere

Fermin ETXEKOLONEA 2014ko azaroaren 3a

Joaldunak, 65 heldu eta 17 haur bildu zituen herri bazkaria, herri kirolak eta Eñaut Elorrieta kantari. Euskararen Egunaren irudi batzuk. Izaskun ZUBIALDE

Herrian bizi diren umeen argazkiekin egindako egutegiak arrakasta handia izan du

Herriko gazteek antolatutako Euskararen Egunak bi egun hartu ditu aurten ere, urriaren 10 eta 11. Egun handia, noski, larunbata izan zen, baina ostiraletik somatu zen mugimendua. Ostiral arratsaldean Erran­donea ostatuan egin zen Pintxo lehiaketan hogei pintxo aurkeztu ziren eta Itziar Smithek lortu zuen lehen saria, Maribel Elizalde izan zen bigarrena eta Yolanda Salaburu hirugarren. Mus txapelketan, berriz, Txomin Hualde eta Xabier Bendoiro suertatu ziren txapeldun, finalean Xanti Hualderi eta David Juanikorenari irabazita. Guajiroen eskutik kon­tzertua aditzeko aukera ere izan zen.
 
Herriko hameka eskulangileen lanak ikusgai eta erosgai izan ziren larunbat goiz-goizetik: egur lanean Migel Arregi, Xanti Hualde eta Luis Mari Esarte. Joxe­pa Loiarte eta bere taldea taloekin; Maribel Elizalde piper-opilak, Karmele Bendoiro okinak, Inmatxo Grajirena eztia; Lurdes Elizalde eta Anita Hualde barazkiekin, Andrew eta Itziar Smith argazki eta oihalak; Fausti Juanikorena jositako arroparekin. He­rriko Ostatuak postu politena bozkatzeko aukera eman zuen eta Migel Arregiren postuak irabazi zuen. Bi lagunendako otordua irabazi zuen. Herri bazkarian 12 botil txanpain ere eskaini zituzten Herriko Ostatuko nagusi berriek.
 
Zaldi itzulia egiteko aukera izan zen eta gazta eta urdaiazpikoaren postua ere jarri zen, jendeak pisua asma­tzeko apostua egin zezan. Azkenean, gehien hurbildu zirenak Aran­txa Santesteban (gazta) eta Imanol Baleztena Exkurra (urdaiazpikoa) izan ziren. Tomate bat ere plazaratu zen eta Marina Argote izan zen pisura gehien hurbildu zena. Joaldunek eta trikitilariek ere giroa jarri zuten plaza inguruan. Aspaldian ikusten ez zen herri kirol saioa ere eskaini zuten herriko neska-mutilek.
 
Txitxilu elkarteak egutegiak egin zituen herrian bizi diren hau­rren argazkiekin eta arra­kasta izugarria izan zuen. Bestalde, sakeleko egutegiak ere saldu zituzten eta arratsaldeko zozketan jendetza handia bildu zen. Inguruko komertzioek emandako gauzekin 26 sorta egin ziren eta komer­tzio horien lagun­tza ere eskertu nahi izan dute antolatzaileek.
 
Bertso bazkaria animatua joan zen, Agin Laburu eta Jexux Mari Irazuren bertsoekin eta arratsalde-gau-goizaldean ere izan ziren haur jokoak, Muxi­koak eta musika aditu eta dan­tzatzeko aukera, ordu txikiak arte.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun