Iazko solaslagun kopura eta martxan ziren taldeak mantentzeko erronka ezarri da

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 30a

Biderkatu Euskara solaslagunen magiarekin da aurtengo kanpainaren leloa eta dagoeneko Malerrekan bazter guzietara zabaltzen ari da. Euskaraz solasteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak bil­tzen dira Solaslaguna programan.
 
Solaslagunean parte hartzeko izena eman behar da Doneztebeko IKA euskaltegian (948 451555) edo Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan (948 451746). Malerrekako guraso elkarteen bidez ekimen hau zabalduko da interesa duten gurasoak bertako taldeetan txertatzeko edo gurasolaguna taldeak ere sor­tzeko. Aurtengo kanpainaren helburua da iaz Malerrekan martxan ja­rri ziren hiru taldeak man­tentzea eta, ahal bada, gurasolaguna talderen bat osa­tzea. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun