Malerrekako Gure Esku Dago berriz ere lanean

Marga ERDOZAIN 2014ko urriaren 30a

Apirilean egin zen Gure Esku Dago dinamikaren aurkezpena Malerrekan. Artxiboko argazkia

Urriaren 31n Donamariako Herriko Ostatuan bilera irekia antolatu du 20:00etan

Nazio mailan ezarri diren erronka berriak eta adostutako egutegiaren barrenean murgilduta, Malerrekako Gure Esku Dago ekimena susta­tzen duen batzordeak berriz ere lanari ekin dio. Ikasturte honetan abiatutako bidea eta ildoa zehazteko bilera idekia deitu dute batzordekideek, ekimen hau bul­tzatu nahi duen guzien ekarpenak jasotzeko asmoz. Horretarako, urri­aren 31n, ortziralean 20:00etan Donamariako erabil anitzeko aretoan bilera idekia antolatu da. Egun horretan batzordekideek Gure Esku Dago ekimenaren egoera azalduko dute eta etorkizunean ba­tzorde hau agenda, lehentasunak eta lanak zehazten saiatuko da. Bileraren ondotik berendu goxoa izanen da.
 
MOSAIKO ERRALDOIA
Hitzordu horretaz gain ere, batzordeak jendea animatu nahi du azaroaren 8an Donostiako Zurriola hondar­tzan 11:00etatik 13:00etara osatuko den mosaiko erraldoian  par­te hartzera. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun