Urriaren 31an aurtizko Abarun Aterpetxean urteurreneko kubatar besta ospatuko dute. Duela urte bat ireki zuten aterpea hiru gazte hauek eta geroztik gisa guzietako bestak eta ekitaldiak antolatu dituzte. Aterpetxe eta ostatu zerbitzuaz aparte, karaokea, Santo Tomas eguna, haurrekin kanpaldiak...
Urriko azkeneko egunerako gisa guzietako ekitaldiak antolatu dituzte, egitarau zabalarekin:
17:00etatik 18:00 haurrentzako disko-festa
18:00etatik 20:00etara ate irekiak aterpea ezagutzeko (beraien eskuekin apaindutako gelak eta aterpetxea ikusteko aukera).
21:00etan Kubatar afaria eskainiko dute.
22:30etik aurrera La Jodedera taldearen kontzertua. Gau osoan sorpresak izanen direla gaineratu dute, anima zaitezte eta ospa dezagun denak elkarrekin Abarun aterpetxearen urteurrena.
AURTIZKO BESTAK
San Martin bestetako egitaraua ere prest dute aurtiztarrek.
ORTZIRALA, AZAROAK 7
• 12:00etan aizkora apustua.
• 13:00etan herriko festei hasiera ematen dien txupinazoa eta ondotik herriko txistulari eta trikitilariekin herriari itzulia.
• 14:00etan Herri bazkaria elkartean Alaia Martin eta Ander Lizarralde bertsolariekin eta akordeoilariarekin kantu xaharrak eta dantzak.
• Arratsalde eta gauean dantzaldia akoedeoilariarekin. Abarun aterpetxean zopak emanen dira.
LARUNBATA, AZAROAK 8
• 10:00etan kalejira herriko txistulari eta trikitilariekin.
• 12:00etan kirola nagusituko da herriko frontoian.
• 17:00etan Mendaur trikitixa eskolaren jaialdia (Aurtitz, Legasa, Sunbilla, Oronoz-mugairi eta Arizkungo eskoletako ikasleek parte hartuko dute).
• 00:30etik aurrera Estu&Larri eta Trikidantz taldeen kontzertuak.
IGANDEA, AZAROAK 9
• 10:00etan kalejira herriko txistulari eta trikitilariekin. Goizean Malerreka Trukerrekaren eskutik artisau azoka eginen da.
• 17:00etan Ibintza taldeko dantzarien erakustaldia.
• Arratsalde-ilunabarrean dantzaldia.
ASTELEHENA, AZAROAK 10
• 10:00etan kalejira herriko txistulari eta trikitilariekin.
• 12:00etan gazteen artean jokatutako pilota txapelketako finalak.
• 13:30ean haurren bazkaria.
• Arratsaldean haur jokoak.
• Ilunabar-gau partean mus txapelketa.
ASTEARTEA, AZAROAK 11
• 10:00etan kalejira herriko txistulari eta trikitilariekin.
• 12:00etan Meza Nagusia San Martin elizan.
• 13:00etan Abarun aterpetxean herritarrendako luntxa.
• Arratsaldean tortilla eta postre lehiaketa, bestak akitzeko.