Urriaren 12an Diario de Navarra Openeko 3. karrera izan zuten Eneko eta Koldo Herrera anaiek Ororbian. Enekok 7. postua lortu zuen, Koldok berriz 2.na. Hurrengo astean, urriaren 18an Peraltan izan zuten karrera. Hemen biek podiuma lortu zuten. Enekok 3. postua eta Koldok berriz ere 2.na. Argazkietan, Eneko Ororbiako karreran eta Peraltako podiumean. Zuzenketa ttiki bat aurreko ttipi-ttapan jarritakoarekin. Urriaren 5ean berriz ere Logroñon jokatu zela jarri genuen, baina urriaren 5ean Oteiza de la Solanan izan zen karrera.