Ikasturteko hasierako bilera egin zuen Guraso Elkarteak urriaren 15ean. Aipatzeko hainbat gai izan zituzten. Aldaketa ttiki bat proposatu zuten orain arte juntan daudenek eta onartutzat eman zen bileran. Beraz, hemendik aurrera Guraso Elkarteko kide aldaketak urriko hilabetean eginen dira eta ez orain arte bezala otsailean. Honela, momentu honetan eta otsailera bitarte zazpi kide izanen dira guraso elkarteko juntan: Silvia Fernandez, Nerea Petrirena, Marisol Sanches, Lourdes Indakoetxea, Maider Petrirena, eta sartu diren bi kide bolondres Rakel Urtxegi eta Koro Zelaieta. 2015ko otsailean, bi urte pasa ondoren, Lourdes eta Maiderrek uzteko txanda ailegatuko da. Ondorioz bortz kide geldituko dira, urrira bitarte. Urrian bertze hiru kide berri sartuko dira eta zortzi egonen dira 2016ko otsailera bitarte. Orduan Nerea, Marisol eta Silvia aterako dira eta behin betiko bortz kide izanen dira.