Sorterria bihotzean independentziari buruzko galdeketari begirik kendu gabe

Gurutze PIKABEA 2014ko urriaren 30a

Erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute eskualdean bizi diren katalanek

Herritik kanpo dauden katalanak ere arreta haundiz jarraitzen ari dira Kataluniaren independentziari buruzko galdeketaren prozesua. Nola bizi du­ten azaldu digute eskualdean bizi diren sei katalanek­.

 Kataluniak estatua izan behar al luke? Eta  eran­tzu­na baiezkoa bada, Es­tatu horrek in­depen­den­tea ­izan behar al luke?­­ Bi galdera horiek egin nahi di­tuzte Katalunian aza­roa­­ren 9an, baina galdeketa egiteko bidea ez da erraza izaten ari. Azaroaren 9rako deitua dagoen in­de­pen­­den­tzia­ren ingu­ruko galdeke­ta­ri eusteko as­moak aitzinera segi­tzen­ du. Ez, ordea, hasie­ra batean CIU, ERC, ICV eta CUP alderdiek au­rreikusi­ beza­la. 

Katalu­niako Parlamentuak irailaren 19an onartu­ zuen Kon­tsul­ta Legea eta irai­laren 27an sinatu zituen Artur Mas Ge­nerali­ta­teko presidenteak galdeketaren legea eta deial­dia. Berehala eto­rri zen Es­­painiako Gobernuaren erantzu­na. Es­pai­niako Auzitegi Nazionalak Gobernuaren he­le­gi­teak onar­tu zituen eta behin-behinean bertan behera utzi zituen Kontsul­ta­ Legea eta galdeketa dei­tzeko de­kre­tua. Hala, Katalu­nia­ko Gobernuak bertze bidea hartu zuen. Eta bere aldetik hasi zen Artur Masen Gobernua. Azaroaren 9rako galdeketa bat antolatu dute eta horren arabera, 16 urte­tik goitiko guz­­tiek izanen dute Ge­ne­­ralita­tea­re­nak diren egoitzetan botoa emateko auke­ra. Galdeketa hau, baina, behin behineko kon­tsul­ta izanen omen da eta behin betiko­ galdeketa hauteskunde plebiszitarioen bidez egin­­dakoa izanen omen da.  Om­nium­ Culturalek eta ANC Ka­taluniako Bil­tzar Nazionalak proposamen berri hau babestu dute, baina bi eskaera egin diz­kiote Masi: batasun poli­ti­koa eta hauteskundeak hiru hilabete baino lehen deitzea. 

Ikusi egin beharko da hemendik azaroaren 9ra bitarte zer gertatzen den.

ESKUALDEAN BIZI DIREN KATALANAK SOLASEAN
 
Marta FERRERAS | elizondo
 
«Eskubide osoa dugu etorkizuna erabaki­tzeko eta lege bidegabe ba­tek ez luke galarazi behar»
 
Urtebete bada Elizondon bizi dela­, baina Mataron sortua da eta adi erreparatzen dio Kataluniako prozesuari. «He­da­bide eta Katalunia­ko testuingu­ru sozialaren bitartez»­ izan omen zuen kontsultaren­ be­­rri eta «guztiz logikoa eta beha­rrez­­koa» iruditzen zaio prozesuaren ibilbidea, honela, «eskubide­ ba­tzuk­ defen­datu eta maila politiko eta sozia­lean aldake­ta lortzeko»­. Oroita­ra­zi du «duela bi urteko Diada Egunean, milioi eta erdi­ kata­lan atera ginela kalera independentzia aldarrika­tze­ra. Urteotan­ Ka­­taluniako herria bizirik dagoela ikusi da, nortasun katalan sendotua­rekin, eta 2013ko giza katea horren adibide­ da». Oraingo Katalunia­ko Gobernuak ez duela ordezkatzen onartu arren, «guztiz ados» dago kontsultaren­ prozesua­re­kin: «demokra­ziaren barne, katalanok­ es­kubide osoa dugu gure etorkizuna­ era­ba­­kitzeko, eta bidegabeko­ lege batek ez luke gala­ra­­zi behar. Legeak alda daitezke. Borondate­ eta errespe­tu­ kontua da». Galde­ke­­tan botorako aukera­ izanen­ lukeenez, garbi du berea: «bai eta bai». Eta etorkizunean zer? «Proze­su­ demokratiko baten barne, in­dependen­tzia lortzeko eta Països Catalans-en Errepublika eraiki­tzeko» lan egin beharko dela­ dio.
 
Ramon ALGUERO | ARESO
 
«Sentimendu nazionalistak estatu espainiarrarekiko dagoen haserrearekin bat egin du»
 
Sortzez Bartzelona hirikoa da Ramon, baina landa eremu­ko bizi­tzak­ erakarrita ailegatu zen­ gure­ ingurura, eta 1983tik Are­son­ bizi­ da. Onartu digunez, «ilu­sioz» har­tu­­­ zuen Kataluniako in­depen­den­tziaren inguruko herri­ galdeke­ta­ren­ berria. «Katalunian urte luzez izan den sen­timendu naziona­lis­tak­ estatu espainiarraren etengabe­ko­ mespretxu era­so­tzaileare­ki­­­ko dagoen haserrearekin bat egin du» eta Alguerorentzat­ hori izan da prozesuaren gakoa. Katalunia­ko­ Gobernuak hasiera batean­ hartu zuen bidea «logi­koa» iruditu zitzaion, «kontuan hartuz Espai­niako Gobernuaren dina­mi­ka zein den; denari ezetz esatea da bere politika bakarra». Berak argi du galdeketan botoa emateko aukera edukiz gero, independentziaren alde bozkatuko lukeela, «Kata­luniak merezi du». Are gehiago, galdeketa egiten bada, partehar­tzea «masi­boa» eta baiezkoa nagusi­tuko dela dio. Galdeketarik egiten ez bada, aldiz, «gizartean frustrazio sentimendua sortuko dela» aipatu digu eta independentzia lortuta, berriz, «Kataluniari ongi joanen zaiola» uste du. «Prozesu honi esker Katalunia indartsua­go eta elkartua­goa bihurtzea». Hori da «gutxienez» espero duena­.
 
Diana INIESTA | ERRATZU
 
«Kontua ez da ez dugula espainolak izan na­hi, kon­­­tua da katalanak ga­rela»
 
Duela zortzi urte, bizitzari bira bat ematea erabaki­ zuenean ailegatu­ zen Baz­­tane­ra eta Erra­tzun bizi da. Saba­dellekoa da eta bereta­ko­ «kon­tsulta duela ur­te­ aunitz ha­­sitako pro­ze­sua­ren­ parte da». Hala oroi­tara­zi­ digu 1979­ko Es­ta­­tut d’ Autonomia. «Zoritxa­rrez, 35 urte beran­duago eztabai­da be­­­­ra dugu». CIU­k «gibele­ra»­ egin izanak «tris­te­tu» duela­ aitortu du: «kri­si garaian, ba­lo­reak­ bakarrik gelditzen­ dira, oinarriz­koak dira etor­ki­zuna­ri sen­dotasunez eta ko­­­he­­rentziaz­ au­rre egiteko. Alda­keta ausar­dia­re­kin egin behar da, egungo gi­zar­tea­rekin eta be­rezi­ki Katalu­nia­koa­­rekin bat ez dato­zen arau zaharki­tuak urra­tuz». Es­­­­painia­ko­­ Gober­nuak «ja­rrera in­­­mobilis­ta, zahar­ki­tua eta iraga­nean, boterean eta her­tsa­du­ran­ oinarritua» duela dio: «2006­an Es­t­atut Catalá­ berri­tzea Kons­­ti­tu­­­zioa­ren aurkakoa ze­­la erran zu­te­nak­­­ dira orain­ erabakitze­ko es­ku­bidea ukatzen dutenak». Bere irudiko, «penagarriak» dira «CIU­­­ren eraba­kia eta ERCk alde­ba­ka­­rreko inde­pen­dentziara­ko mu­­turreko nahia­ adie­­raztea. He­­­rriak solastu behar­ du eta he­rria­­ denok osa­t­zen dugu». Kontsulta­ alternatiboan­ ez omen luke­ par­­t­e­­ hartuko. Ha­sie­­rakoan, bai, in­­­de­pen­den­tzia­­ren alde. Galdeketan ezetzak irabaz dezakeela dio, baina ez du garbi­ arrazoia: «ka­ta­lanak auto­determi­na­zioa­ren­ aur­ka­ dau­de­la­­­ko­ edo Espainiako­ eskui­nak independen­tziak­ ondo­rioak, batez­ ere eko­­no­­mi­koak, izanen di­tuela­ aldarrika­tzen­ duelako». Argi du etorkizuna­ au­­to­­determina­zioa dela: «kon­­tua­­­ ez da ez dugula­ es­paino­lak izan nahi, kontua da kata­la­nak­­ garela». 
 
Cristina ARBUES | IGANTZI
 
«Espainiako Gobernua eta prentsa, independisten fabrika haundiak dira»
 
Terra­ssa bere sorterrian bizi zenean hasi zen Bera­ko Man­ttale eta Burlatako Hiru Herri taldeetan lasterka eta hara non, 2007tik Igantzin bizi da familiarekin. Aitor­tu digu «ha­rri­du­raz» hartu zuela galdeketaren be­rria, «Kata­lu­nian­ sen­timendu independista­ betitik­ izan ba­da ere, Katalu­nia­­ko Go­ber­­nuak­ ez zuela­ko se­ku­la­ hala­ko urrats nabarme­nik egin». He­rriak­ pro­ze­­­suari­ «babes­ haundia»­ ematen diola uste­ du, eta Ka­ta­lu­­nia­ko Gobernuaren aldetik «aurkako edozein kei­nuk hu­rren­go hauteskundeetan eragina» izanen duela gaineratu digu. Es­­pai­nia­ko­ Gobernua, berriz, «pren­­­tsa­­­ren­ za­­ti bate­kin indepen­dis­ten­ fa­bri­ka­rik haundie­na dela»­ dio: «dena­ri ezetz errate­ko bere jarrera­ren eraginez, zalan­tzati dau­den­ katalan au­­nitzek inde­pen­dentzia­ren al­deko mugi­men­duarekin bat egin dute». Eginen balitz, ez du argi zein izanen­ li­tza­te­keen galde­ke­taren emai­tza: «indepen­den­tzia­­ren aldeko mugi­mendua hagitz za­ra­ta­tsua bada ere, zaila da ma­ni­fes­­tatzen ez di­re­nen­ iritzia jaki­tea». Berak, ordea, bo­toa emateko aukera izanen balu, «segurue­nik» inde­pen­­den­tzia­ren alde eginen omen luke. «Inpen­den­­den­tzia lortu­ta, inork ez daki­ ziur­ zer ger­tatuko­ den mai­­­­la eko­no­mi­­­­ko eta sozialean, baina ger­ta­tzen dena ger­ta­­­­tuta­ ere, etorki­zu­na oparoa izatea espero dut». Garbi­ duena da «independentzia­rekin ala gabe, maila­ poli­ti­koan zer­­­bait­ alda­tu beharra­ dagoela, gaur egun ho­­ne­­­taz biga­rren mai­lan­ so­las­ten­ bada ere, Pu­jolen oi­nor­­de­koek, Milleten la­gu­nek... segi­tzen baitu­te gober­na­­tzen». 
 
Carles BELDA | ZUGARRAMURDI
 
«Jendea eta politikariak sinkronizatuak gaude eta hori ona da»
 
Azken hamar urteotan Zugarramurdin bizi da, baina sor­tzez Sabadellekoa da. Aipatu digunez, «as­ki kontent» jarri zen kontsulta­ren berri izan zuenean: «garrantzi­tsuena aitzinerat gatea da». Bere­ hitzetan, «jendea eta politi­kariak sin­kro­nizatuak gaude eta hori ona da». Kontsultaren proze­suak­ egin duen ibilbidea ere bide­ onetik doala ikusten du eta gai­ne­ratu digunez, «normalki, katalanak errealistak gara eta horre­gatik lanean ari gara». Kataluniako Gobernuaren lanarekin ere bai­kor mintzo da, berak argi baitu «afera helmuga dela. Masen proposamen berria­ren helburua ere berdina da, argi­ eta garbi, eta gero eta argiago dut». Espainiako Gobernuaren­tzat, ordea, ez du aldeko hitzik: «inperio zahar eta txar bat da eta kolonialismoa du buruan. Ber­tzeak beraien menpe eduki nahi ditu eta ez du seku­la fitsik kun­plituko». Aukera­ balu, gustura emanen omen luke­ galdeketan botoa eta ez du zalan­tza pizarrik­ ere zer bozkatuko lukeen: «animaleko baietza». Eta zergatik? Bada, «ni kata­lana naizelako, ez da bertzerik». Nahiz eta berak bere botoa argi duen, «ez nago seur» galdeketan zein izanen litzatekeen emaitza: «itxu­raz, baiezkoak irabaziko duela dirudi, baina begira zer gertatu den Eskozian». Kontent dago, «guttienez» gaia mahai gainera atera­ dutelako, eta «independen­tzia lortuko den ez banago seur ere, lanean ari gara, eta irabazteko lan egin behar da». Kataluniako herriak bi aukera zituela azaldu digu: «desagertu ala irabazi. Eta ernatu gara, irabazteko aukera badagoelako».
 
Eva GARCIA | LESAKA
 
«Espainiak horrela segi­tzen badu, independen­tzia nagusituko da»
 
Orain dela lau urte utzi zuen bere­ sorterria, Bartzelona hiria, eta Lesakara etorri zen. Geroztik, hemen bizi da. Azaldu digunez, bera honat eto­rri ai­tzinetik­ herrietan­ kontsul­tak egi­ten hasiak ziren, «al­derdietatik independente, he­rri­ ekimenez», eta hortaz, ez zuen­ harri­tu Kataluniako Gobernuak kon­­tsulta iragartzea. Are gehiago­, «alderdiek herria nola zegoen­ apro­betxatu zutela» dio, «babes haundia­goa lortzeko». Prozesua­ «zail­tasun haun­diekin» ikusten du, baina begi onez hartu du Kataluniako Gobernuaren proposa­men berria. Ongi iruditzen ez zaio­­na «Espainiako Gobernuaren betoa» da. Erreferenduma eginen dela iruditzen zaio eta aitortu digunez, aukera balu, «gustura emanen nuke botoa». Galde­keta egitearen alde badago ere, ez du hain garbi bere botoa: «ez dakit­ independentziaren alde edo aur­ka­ bozkatuko nukeen. Ez dakit erabateko in­dependentzia nahiko nukeen, baina egiazko eredu autonomikoa behintzat bai, autonomia eta kudeaketa propioa izatea». Edozein moduz, garbi utzi nahi izan du, «ez zaidala batere ongi irudi­tzen kon­tsul­­ta egiten ez uztea. Demo­kra­zian­ mundu guztiak izan behar du erabakitzeko eskubidea». Galdeketa «orain» eginen balitz,  «ezetzak irabaziko lukeela» dio, «nahiz eta emai­­tza­ nahiko berdindua aterako litzate­keen». Dena den, bere hitzetan, «Espainiako Gobernuaren jarrerarekin gero eta jende gehiagok nahi du independen­tzia eta­ orain arte bezala segitzen badu inde­peden­tzia nagusituko da, ez baita hagitz normala bere jarrera». 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun