Nafarroako sokatira txapelketa larunbatean abiatuko da Amaiurren

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 31

Lauko txapelketan bezalaxe, zortzinakakoan ere aurrez aurre izanen dira Amaiur eta Beti Gazte. Artxiboko argazkia

Gizasemeak zortzinaka bi kategoriatan, emakumeak seinaka kategoria bakarrean eta txapelketa mistoa ere jokatuko dira

Nafarroako sokatira txapelketa azaroaren 1ean, larunbat arratsaldeko 6etan Amaiurren jokatuko den saioarekin abiatuko da. Gizonezkoak zortzikotetan bi pisutan lehiatuko dira, 640 eta 600 kilotan. Bi kategoriatan Berriozar, Txantrea, Amaiur eta Beti Gazte ariko dira. Emakumezkoak, berriz, seinaka eta 375 kiloko kategorian ariko dira. Txantrea, Berriozar-Amaiur eta Basaburua-Imotz izanen dira lehiakide. Talde mistoak ere pisu bakarrean lehiatuko dira, 550 kilokoan. Zortziko taldeak izanen dira, lau gizonezko eta lau emakumezkoek osatuak eta Txantrea, Berriozar eta Amaiurrek eman dute izena.

Kategoria guztietan bi jardunaldi jokatuko dituzte, liga sistema bidez.

Amaiurko lehen jardunaldian gizasemeak 640 kilotan eta emakumeak ariko dira. Berriozarren, azaroaren 8an jokatuko da kategoria hauetako bigarren eta hondar jardunaldia. Azaroaren 16an Aldatzen gizasemeen 600 kiloko eta txapelketa mistoaren lehen jardunaldia jokatuko da eta azaroaren 22an Lakuntzan, kategoria hauetako bigarren eta hondar jardunaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun