Nazio mailan ezarri diren erronka berriak eta adostutako egutegiaren barrenean murgilduta, Malerrekako Gure Esku Dago ekimena sustatzen duen batzordeak berriz ere lanari ekin dio. Ikasturte honetan abiatutako bidea eta ildoa zehazteko bilera idekia deitu dute batzordekideek, ekimen hau bultzatu nahi duen guzien ekarpenak jasotzeko asmoz. Horretarako, urriaren 31n, ortziralean 20:00etan Donamariako erabil anitzeko aretoan bilera idekia antolatu da.
Egun horretan batzordekideek Gure Esku Dago ekimenaren egoera azalduko dute eta etorkizunean batzorde hau agenda, lehentasunak eta lanak zehazten saiatuko da. Bileraren ondotik berendu goxoa izanen da.
Mosaiko erraldoia
Hitzordu horretaz gain ere, batzordeak jendea animatu nahi du azaroaren 8an Donostiako Zurriola hondartzan 11:00etatik 13:00etara osatuko den mosaiko erraldoian parte hartzera. Hitzordua goizeko 11etatik eguerdiko 13etara. Ekimen honen helburua da Kataluniako kontsultaren bezperatan gu ere erabakitzeko eskubidea noizbait egikaritzeko lanean ari garela adieraztea. Mosaiko egiteko bi material erabiliko dira: guardasola eta petoak. Aurrez diseinatutako irudi batzuk denon artean osatuta ahaleginduko da. Mosaikoan parte hartzeko izena eman behar da horretarako Gure Esku Dago web orrian sartu eta argibideak jarraitu.