Aurtizko Abarun aterpetxeak urteurrena ospatuko du urriaren 31n

Arkaitz MINDEGIA 2014ko urr. 29a, 08:13

Kubatar afariaren ondotik emanaldia eskainiko du La Jodedera taldeak. Artxiboko argazkia

Kubatar afariaren ondotik kontzertua eskainiko du La Jodedera taldeak

Urriaren 31an Aurtizko Abarun Aterpetxean urteurreneko kubatar besta ospatuko dute. Duela urte bat ireki zuten aterpea hiru gaztek eta geroztik gisa guzietako bestak eta ekitaldiak antolatu dituzte. Aterpetxe eta ostatu zerbitzuaz aparte, karaokea, Santo Tomas eguna, haurrekin kanpaldiak... Urriko azkeneko egunerako ere gisa guzietako ekitaldiak antolatu dituzte, egitarau zabalarekin.

Ortziralean, 17:00etatik 18:00 haurrentzako disko-festa izanen da.

18:00etatik 20:00e­ta­ra ate irekiak aterpea ezagutzeko (beraien eskuekin apaindutako gelak eta aterpetxea ikusteko aukera).

21:00etan Kubatar afaria eskainiko dute. 22:30etik aurrera La Jodedera taldearen kontzertua. Gau osoan sorpresak izanen direla gaineratu dute, anima zaitezte eta ospa dezagun denak elkarrekin Abarun aterpetxearen urteurrena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun