Gau beltza antolatu dute Sarako Herriko Etxeko edantegian urriaren 31n

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 28a

Karlistada denboran pasatzen diren laztura filma umoristikoak emanen dituzte ortziral arratsean Sarako Herriko Etxeko edantegian. Artxiboko argazkia

Bi filma eskainiko dituzte eta ondotik kontzertzua emanen dute Paxkal Irigoyen eta Larrazken orkestrak

Urriaren 31n, ostiralarekin, gaualdi berezia antolatu dute Sarako Herriko Etxeko edantegian. Arratseko 7etan, presoen aldeko elkarretaratzea eginen da eta ondotik pintxoak jaten ahalko dira. 20:30ean Ataun of the dead eta Josean’s hil eben karlistada denboran pasatzen diren laztura filma umoristikoak emanak izanen dira ostatuan (azpitituluekin), egileen presentziarekin. Gaua giro onean bukatzeko 22:30ean Paxkal Irigoyen eta Larrazken orkestrak kontzertu bat emanen dute.

Herriko Etxean ordutegi berria

Urriaren 27tik goiti ordutegi berriak dute Sarako Herriko Etxea etxean. Astelehen, asteazken eta ostiraletan idekia izanen da goizeko 9etatik 12:30era eta arratsaldean 2etatik 6etara. Astearte eta ostegunetan goizean bakarrik 9etatik 12:30era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun