Baso lanetarako diru laguntza deialdia ateratzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari eskualdeko 17 udalek

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 23a

Eskualdeko zenbait ordezkarik Iruñean aurkeztu dituzte ekariak Utzitako argazkia

Basoak egoki mantetzeko «ezinbestekoak» direla adierazi dute

Nafarroako Gobernuak ez du basoetan hobekuntza lanak egiteko dirulaguntza deialdirik atera azken urtean. Hori salatu eta irtenbide eske, Nafarroako udalerri desberdinetako 70 alkatek (eskualdean 17k) manifestu eta eskaera aurkeztu dute Nafarroako Gobernuan 2014rako Toki Entitateentzako Baso Lanetarako Laguntza deialdi berria ­berehala ateratzeko eskatuz.

Nafarroako Gobernuak ez du basoetan hobekuntza lanak egiteko dirulaguntza deialdirik atera azken urtean. Ho­rren ondorioz, eskualdeko zenbait­ udalek salatu dute ezinezkoa zaiela «mendi eta basoetan egin beharreko hobekuntzak egitea eta bes­te kasu batzuetan kalteak eragin ditu».

Egoera salatu eta irtenbide eske, Nafarroako udalerri desberdinetako 70 alkatek (eskualdean 17k) manifestu eta eskaera bat sinatu dute eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Tokiko Administrazioko Departamenduan aurkeztu dute. Idatzian adierazi dute «basoak egoki manten­tzeko udalek diru laguntza hauek jasotzeko aukera izatea ezinbestekoa» dela, «basoen geroa eta iraunkortasuna mantendu ahal izateko eta aurreko urtean egindako inbertsioak manten­tzeko». Udalek gastu hauei beren kabuz ezin dietela au­rre egin azaldu dute eta laguntzak ahalbidetu ezean «lanak egiteko gaitasunik ez dutela izanen udalerri askok». Gaineratu dute «gure herrialdeko garapen sozioekonomikoan atal garrantzitsua» betetzen duela basogintzak eta lanpostu ugari sortzen dituela». Egoera hau izanik, 2014rako Toki Entitateentzako Baso Lanetarako Laguntza deialdi berria ­«bereahala ateratzeko» eskatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun