Norbere zaletasuna mikrononegozio bihurtzeko ikastaroa antolatu du Cedernak Alkaiagan

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 24a

Bidasoko Zerbitzu Zentroan emanen dute ikastaroa. Artxiboko argazkia

Langabetuei zuzenduta, 15 orduko ikastaroa izanen da

Langabezian dauden pertsonentzat Nire zaletasuna mikronegozio bihurtu izeneko ikastaroa antolatu du Cedernak, Lesakako Udalaren laguntzaz. Alkaiagan eginen da urriaren 30ean eta azaroaren 6, 13, 20 eta 27an, 09:30etik 12:30era. Beraz, hiruna orduko bortz saio izanen dira, 15 ordu denera.

Edukiei dagokienez, Sormena, Aitzindaritza eta ekintzailetarako trebetasunak eta Nire zaletasuna mikronegozio bihurtu. Zaletasunak eta hobbyak identifikatu. Horietatik abiatuta negozio-prototipoak sortu ikasgaiak landuko dituzte. Informazioa eta izen ematea, 948 567010 edo sakana.admon@cederna.es.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun